XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
J. Caro Barojarentzat, Serafin aitona jostakin hutsa zen idazle bezala, ohiturazko gaiak erabiltzen zituena; A. Karr, Méry eta beren garaiko beste zenbait autore frantsesen kutsua zuen.
Nere ustez, bere garaiko Donostiako literatura giroan guztiak ziren holako humoretsuak.
Hau zanez Pio hainbeste lan egitera bultzatu zuena.
Baina ondo justifikatua da, Espainian eta garai hartan idazletza ogibidetzat hartu nahi zuenaren jokabidea.
Ez zen makala gizona.
Baina goazen aita nor zen adieraztera: Serafin Baroja Zornoza 1840an sortu zen Donostian, eta 1912an hil zen Bera-Bidasoan.
Esan dugun bezala, idazle humoretsua zen, eta Donostia eta bertako giroa biziki maite zituena.
Bere seme Piogan ez da ikusten Donostiarekiko maitasunik, baina bai Euskal Herri osoarekiko.
Piori, inguruetako herri tipiak atsegingarriago zitzaizkion Donostia bera baino.
Aita-semeen idazkietan eta jokabideetan agirian dagoen gauza da.
Piok, No comprendo por qué razones me sentí desde joven vasquista...
.